sábado, 5 de mayo de 2012

Anguita eta Ibarretxe Koldo Mitxelenan

Atzo Koldo Mitxelena kulturgunean konbinazio bitxi bat ikusteko aukera izan genuen: Julio Anguita eta Juan Jose Ibarretxe. Batak, Ibarretxek, besteraren, Anguitaren  liburuaren aurkezle papera egin zuen. Baten batek pentsa dezake pare bitxia osatzen dutela bi politikariek. Ez zen hori izan  bertan ikusi genuena. Baliteke batak nahiz besteak errealitatea aldatzeko proposamen ezberdinak izatea, baina biek daukate amankomuna den zerbait: Errealitate  eraldatzeko grina eta pasioa, gauzak diren moduan azaltzeko gaitasuna, politikoki "zuzenak" diren gauzei lotuta ez egotea alegia. Ez da ez gauza arrunta gure egunotan, nahiz eta seguruenik inoiz baino beharrezkoagoa izan.

Mezu asko utzi zizkiguten, eta ideia nagusi bat: Gauzak aldatzea gogorra dela, zaila. Ez dela sekula etsi behar, ez duela etsitzen duenarekin bidea egiterik pena merezi, eta batez ere ez dela inoiz EZEZKORIK onartu behar.

Horixe ondo apuntatuta ekarri dut etxera.